Partaidetza handia eta herritarrak garaile Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketan

Saridunak, bertsolariekin eta agintariekin ekitaldiaren amaieran, eta Jane bere mikroipuina irakurriaz. /
Saridunak, bertsolariekin eta agintariekin ekitaldiaren amaieran, eta Jane bere mikroipuina irakurriaz.

Unai Belaustegi, Joakin Larrañaga eta June Arreitunandia izan dira irabazleak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bete egin zen Zabiel kultur etxeko areto nagusia Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketako sariak banatzeko ekitaldirako, baina sarien bila joan zirenek sorpresa ederra eduki zuten, izan ere Danele Sarriugarte idazleak zuzendu zuen 'Bertso saio literarioa' puntakoa izan baitzen, eta puntakoak bi bertsolariak; Uxue Alberdi eta Andoni Egaña. Jendeak izugarri disfrutatu zuen saioarekin, besteak beste Virginia Wolf idazlea, mesanotxea, orri markatzailea edo eta Patria hitzak kopletan deskubri-tzeko unean, edo eta 24 eleberriren tituluak bost bertsotan sartu zituzten unekoa. Mikroipuin lehiaketak hirugarren edizioa zuen aurtengoan eta erantzuna erabatekoa izan da, helduen mailan 80 lan aurkeztu bai dira eta gazteen mailan berriz beste 40 lan, guztira 120 lan beraz epaimahikoak irakurri behar izan dituztenak.

Sariketako irabazlea Unai Belaustegi Bedialaunetak idatzitako 'Sua' lana izan zen, ondorioz 500 euroko saria eskuratu zuen alkatearen eskutik. 18 urtetik beherakoen artean June Arreitunandia Arrietak idatzitako 'Zuhaitza' lanak eskuratu zuen saria eta 200 euroak; eta azkenik, aurrez saririk ez zuten herritarren saria Joakin Larrañaga Arkotxak idatzitako 'Metaformosia' lanarentzat izan zen, ondorioz beste 200 euro eskuratu zituen.

Egile bakoitzak bere lana publikoki irakurriaz bukatu zen aho zapore oso ona utzi zuen ekitaldia, izan ere behingoz, literaturak pintxo-poteak baino arrakasta handiagoa izan baitzuen.