Pailazo saioa ludoteka irekitzeko astelehenean

Bea Larrañaga./
Bea Larrañaga.

AMAGOIA ZABALAMENDARO.

Datorren astelehenean irekiko da ludoteka berria eta udaletxeak irekiera festa giroan egitea nahi duenez, egun horretarako herriko haur eta gazte guztientzat pailazo ikuskizuna antolatu du.

'Hemendik Parisera' izango da ikus ahalko den saioa, Bea Larrañagaren eskutik. «Zirko Izartxua Parisen dago. Zirko horretan parte hartzea izan da beti Cloeren ametsik handiena. Baina Cloe traketsa da, eta bere planak ez dira guztiz ondo aterako... edo... bai! agian modu desberdin batean!», esan digute saioari buruz.

Ikuskizun hau umoredun ipuin «emozio-bidai» bat da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da, baina ordu erdi lehenago. Ludoteka berrian lanean ihardungo diren hezitzaileek nahi duten guztiei pailazo sudur gorri bat margotuko diote.

Beraz, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, festari hasiera emango zaio. Asteleheneko ekitaldiak aste guztian zehar egingo den ludotekaren Ate irekien asteari sarrera emango dio eta herriko haur guztiak gonbidaturik daude ludotekako txoko eta aukera desberdinak ezagutzera, arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak arte.