Paella lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu da

Aurten ere kuadrilla askok hartuko dute parte. /  A. Z.
Aurten ere kuadrilla askok hartuko dute parte. / A. Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurtengo Santa Ana jaietako prestaketak hasi dira eta jada Udalak hainbat deialdi egin ditu jai egitarauko partehartzearen inguruan. Atzotik hasita eta hil honetako 15erarte, Kuadrillen eguneko paella lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu da. Kuadrillen eguna larunbata hilak 28an izango da eta 12:30ean hasi eta 14:00ak arte paella lehiaketa izango da. Ondoren kuadrilen arteko herri bazkaria frontoian.

Udalaren kontu, arroza, oilaskoa, olioa eta gatza izango da eta derrigorrezkoa izango da osagai hoiek erabiltzea. Urtetik urtera, kuadrilla gehiagok hartzen dute parte eta aurten ere, parte hartze handia izatea espero da. 3 tabernetan eman ahal izango da izena 5 euroren trukean, Menditxo, Aitz Beltz eta Uztargin. Udalak ez du onartuko epez kanpo apuntatzen den inor.

Danborrada entsaioak

Atzo hasi ziren baita ere danborradaren entsaioak. Ikastolako kirolgunea obretan dagoelako aurten entsaioak Frontoian izango dira. Bihar asteazkena berriro izango da entsaioa eta atzo joan ez zirenak aukera berria daukate danborradan parte hartzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos