Overbooking danborradarako

Ilarak osatu ziren izena emateko./
Ilarak osatu ziren izena emateko.

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Malen bezpera egunean ospatzen den helduen danborradan parte hartzeko benetako overbooking-a dago, izan ere arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara zuten ordua jarria atzo eta gaur, zerrenda osatzeko. Baina atzo elkartearen atarian ilara garrantzitsua osatu zen arratsaldeko 17:30etarako. Ondorioz, 120 plazan erabat beteta daude, eta beste guztiekin ordezko zerrenda osatu dute antolatzaileek. Gauzak horrela, eta jantziak badaudenez gero, danbor batzuk ekarri eta beste lagun batzuei bati aukera ematea izango litzateke bidezkoena. Gogoratu 'Mandazketa' elkarteak antolatzen duen danborradan 160 lagun ere izan direla historian zehar. Nola nahi, haintzat hartzekoa da zalantzarik gabe, herritarren erantzuna.