Ostiralean Korrika iritsi aurretik, 'txikia' egingo da bihar

A.S. DEBA.

21. Korrika badator. Laister debarrek aukera izango dute testigoa hartzeko. Hala ere, Korrikaren inguruko ekintzak pasa den astean hasi ziren Deban. Musika, material salmenta postuak, dantzak eta argazki herrikoi bat herritarrak Korrikaren giroan murgiltzen hasteko.

Bihar, berriz, Korrika Txikiaren txanda izango da. Arratsaldean, 15:00etan, ikastetxetik irtengo dira Luzaroko ikasleak eta herriko kaleetan zehar testigua eramango dute. Ordu bat geroago, Zubi Guraso Elkarteak prestatuta umeentzako txokolatada bat izango da. Iluntzean, musika eta kantak izango dira protagonistak. 19:00etan Kalez Kale txistulari taldeak kalejira bat egingo du. Ordu erdi geroago, Ke toke el de alau txarangak herriko kaleetan zehar ibiliko da. 20:00etan Kalean Kantuz kantuka arituko da.

Goizean Kalbarion

Ostiralean, Korrika helduko da. Debarrek testigua goizeko 6:20ean hartuko dute Kalbarion eta Mendaro bidean zehar Debako talde desberdinak testigua pasatzeko aukera izango dute.