Ostiral goizean sartuko da Korrika herrira

Aurten ere herritar askoren babesa jasoko du. /  ZABALA
Aurten ere herritar askoren babesa jasoko du. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Abian da 21. Korrika eta Mendarok ere, Korrikarekin bat egingo du. Ostiral goizean sartuko da herrira, goizeko 7:00ak aldera. Marikinatik, Ondarrura, Ondarrutik Mutrikura eta Mutrikutik Debara datorren Korrikarekin bat egingo da eta Elgoibar alderantz joango da gure herriko jendea, beste herrietatik etorriko diren askorekin batera.

Herriko hainbat euskalzale anonimok asteak daramate Korrikaren inguruan lanean eta herriko elkarte, alderdi, ikastetxe eta abarrek hartuko dute parte. Zehazki Mendarok 13 kilometro erosi ditu eta honako hauek dira parte hartzaileak: Bustin Alde, Aizpe, Kilimon, Lizarpe elkarteak, Ikastola eta Arno guraso elkartea, Mendaroko txirrindulari elkartea, Giza proba kirol taldea, Ludoteka eta Gaztelekua, Ameikutz musika eskola, Bizi Poza txaranga, EAJ eta Bildu alderdi abertzaleak, Ospitala, RTS lantegia, Motxaila Band taldea eta Motxaila elkartea, Gaztetxea eta Udaletxea.

Burua lantzeko tailerra

Lagun Betikoak, jubilatu elkarteak, burua lantzeko kurtsoa iadanik abian jarri du. Aski ezaguna duten Emma Ocamica izango da tailerraren arduraduna eta helburua, gazte eta aktibo mantentzea nahi duten pertsona guztiei zuzendurik dago.

Hiru egunetan burutuko da tailerra eta dagoeneko lehenengo saioa egin dute. Datorren asteartea 9an eta 16ean saio berriak izango dira 17:00etatik 18:30ak bitartean.