Ondarroako udaltzain izateko lan poltsa astelehenean itxiko da

A.E. ONDARROA.

Ondarroako Udalak lan deialdi publikoa egin du Ondarroan udaltzain agenteen lan poltsa osatzeko. Udaltzaingoan gerta daitezkeen hutsuneak bete eta udaldian aurreikusten den lan pilaketari aurre egiteko. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 8an amaituko da.

Merezimendu bidezko prozesuan parte hartzen duten herritarrek lan-poltsa bat osatuko dute eta lan poltsa horretan egoteak eskubidea emango die sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko deituak izateko, merezimendu bidezko prozesuan lortutako hurrenkeraren arabera.