Borrar

Odol emaile kopuru altua, beste behin

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Sábado, 20 de julio 2019, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mendaroko odol emaile elkartetik, azken emanaldira hurbildu ziren guztiei eskerrak ematea nahi dizkiete, beraien eskuzabaltazuna ezin bestekoa delako Mendaroko herria erreferentzizko herria, izaten jarraitzen duelako. Aurrekoan, 45 odol emanaldi izan ziren, nahiz eta 54 lagun izanziren odola ematera hurbildu zirenak. Udako sasoi honetan, urteko bigarren odol ateratzea egiten da eta urteko hilabete ahulena izaten da jende asko opor aldian egoten delako. Ala eta guztiz, zenbaki altuak dira eta elkartetik oso balorazio positiboa egiten dute jasotako erantzuna oso ona izan delako.

Aurten, momentuz, 114 odol ateralid egin dira guztira eta ikusteko dago azaroan egingo den ateraldian zenbat pertsonek emango duten odola. Azken urteetan ateraldiak asko igo dira eta berriro, orain urte batzuk herriak ematen zituen zenbakietara hurbildu dela esan daiteke.

Su Ta Gar-en kontzertua

Gaur zortzi, herriko jaietan murgildurik egongo gara eta justu larunbatean kuadrilen eguna ospatuko da. Egun guztirako kuadrilen arteko ekintzak antolatuko dira eta egunari agur esateko, gaueko 12etatik aurrera Su Ta Gar taldeak kontzertua eskainiko du.

Adin guztietako jendea egotea espero da, taldearen 30 urteko ibilbideak jende asko batzen duelako. Herrian oso gustora hartzen den taldea da, jarraitzaile amorratu asko dituzte eta larunbatekoarekin hirugarren aldia izango da herrian jotzen dutela.

Danborradaren ordutegia

Haur danborradak ordu aldaketa izango du, eta aurten ordu bete beranduagoa hasiko da. 19:00etan hasiko da eta ez 18:00etan, orain arte izaten zen bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios