'Nola dago Mutriku?' hitzaldiak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

EH Bilduk antolatuta, bi hitzaldi ireki ospatuko dira gaur eta hurrengo asteazkenean. 'Nola dago Mutriku?' izenburuari erantzunez, hurrengo 10-12 urteko epean nolako herria nahiko genukeen zehaztea da helburua. Gaur, 19:00etan, Luardon ospatuko den bileran, hezkuntza, hirigintza eta jendartea edo egoera soziala landuko dituzte. Lehen ordu erdian, Gaindegia elkartetik jasotako datuekin azalpenak emango dira eta, ondoren, ekarpenak jasoko dira. Hurrengo asteazkenean, berriz, euskara, sozioekonomia, kirola eta kultura landuko dituzte. Gogoratu, azalpenak jaso aurretik, herriko hainbat eragilerekin bakarkako harremana izan dutela iritziak jasotzeko asmoz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos