Nagusien eguneko bazkarirako izen-emate epea zabalik dago

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Uztailak 27ko igandean, herriko Santa Ana jaixetako azken egunean, ohi den bezala Nagusien eguna ospatuko da eta hori dela eta Udalak aste honetako astelehenetik aurrera eta uztailaren 15era arte izena emateko epea zabaldu zuen.

Egun horretan, meza nagusia Azpilgoetako eleizan ospatuko da eguerdiko 12:00etan eta ondoren Txu Txu trena izango dute eliz aurrean zain frontoira bidaia egiteko asmoz, frontoian, euskal dantzak izango baitira herriko trikitixa taldearen eskutik.

Dantza saioa bukatu ondoren, Azipe elkartean bazkaria izango dute eta bazkari honetara joan daitezen zabaldu da izen-emate epea. Bazkara 70 urtetik goragoentzat da, baita aurten 70 urte betetzen dituztenentzat edo bikote bateko batek betetzen dituztenentzat ere.

Izen-ematea hiru tokitan egiterik dago, Roteta dendan, Lagun Betikoak elkartean edo Aizpe elkartean. Udalak jendea anima-tzeko deialdia egiten du izan ere, egun guztian zehar ekintza ugari izango dituzte. Goizekoaz aparte, bazkal ostean Algara dantza taldearen ikuskizuna izango da eta ondoren, zezen txikiak eta poniak. Hauek bukatzean Lehian taldearen dantzaldia.

Coches de radiocontrol

Hoy domingo a partir de las 11.30 de la mañana la asociación Avar Eztanda de coches teledirigidos realizará una exhibición de coches en miniatura a gasolina y gasoil, dirigidos por radiocontrol.

 

Fotos

Vídeos