Mutrikun grabatuak izan dira Durangoko azokan aurkeztuko diren disko asko

Nomadak taldearen 'Esnatu' bideoklipa Mutrikun grabatu da baita./
Nomadak taldearen 'Esnatu' bideoklipa Mutrikun grabatu da baita.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan hainbat nobedade aurkeztuko dira, bereziki diskoei dagokionez, baina horietako asko Mutrikuko AME Estudioan grabatuak izan dira. Grabatutakoen artean, Sonakay taldea azaltzen zaigu, baita Nomadak taldea ere, Er-tzak, Hara, Etsaiak-Eroak, Mac-onak, Sustraia Band edo eta umeentzako Hirutxulo edo eta Hiruzpalau lan bikoitza.

Horrez gain, hurrengo urtean Lekeition ospatuko den Ibilaldiko kanta ere Mutrikun grabatua dago, besteak beste, Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo edo eta Eñaut Elorrieta herrian izan direlarik. Azokatik kanpo gelditu da azkenean 'Biga' diskoa, izan ere hilaren 12an iritsiko baita.

Gogoratu, duela bi urte 'Baga' diskoa kaleratu zela; Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta Debako abesbatzek abesten zutelarik, eta oraingoan 'Biga' izango da; Getaria, Orio, Pasaia eta Hondarribiako 500 kantari baino gehiago bildu direlarik. Kanta herrikoiak, gaur eguneko bitarteko teknologikoekin uztartuta, produktu izugarri onak ateratzen dira.

Bereziki aipagarria da 'A Getaria' kanta edo eta hain ezaguna den 'Gora Elkano'. Hilaren 22an ospatuko den Santo Tomas azokan jarriko dituzte salgai diskoak. Azkenik, aipatu Garoa taldearen bigarren diskoa, 'Marea Morea' urtarrilaren bukaera aldera kaleratuko dela.

 

Fotos

Vídeos