Mutrikuko Musika Bandaren kontzertua Ondarroako festetan

Mutrikuko Musika banda joan zen urtean eskaini zuten kontzertuan./
Mutrikuko Musika banda joan zen urtean eskaini zuten kontzertuan.

Bihar eskainiko du, 13:00etan hasita, Jon Lekuberen zuzendaritzapean

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Biharko beste aukeretako bat Ondarroako Itsasaurren egongo da, izan ere dagoeneko tradizioa bilakatu baita Mutrikuko Musika Bandak, Ondarroako 'Andramaixak' jaien barruan kontzertua eskaintzea. 13:00etan hasiko da kontzertua eta Jon Lekuberen zuzendaritzapean, lehenik Rafael Talens Pelló-ren 'Tercio de quites' obra eskainiko dute; segidan Edward Elgar-en 'Pop and circunstance', ondoren G. Freire-ren 'Airiños aires' rapsodia, segidan zenbait autoreen 'Boleros en concierto', Bob Lowden-en 'Neil Diamond in concert' obrarekin jarraitzeko, eta azkenik Iñaki Urkizuren 'Jaialdia'.

Errepikapenen bat egongo da zalantzarik gabe, eta bukatu ohi bezala, Zezilio Pagoagaren 'Mutriku Erria' martxarekin bukatuko dute. Izan ere ikusi egin behar da kontzertua hau nola bizitzen duten ondarrutarrek eta esker onez, ereserkia ere nola abesten duten.