Mutriku
Udal kiroldegiko fitness gela berritu du Udalak makina gehiago ezarrizInbertsioa 67.000 eurokoa izan da guztira, bost urtetako renting bidez
A.U.
Mutriku.
Sábado, 12 de octubre 2024, 19:38
Udal Kirol Zerbitzuak herriko kirol instalakuntzak berritzeko prozesuan jarraitzen du eta oraingo honetan kiroldegiko fitness gelaren txanda izan da. Erabiltzaileek dagoeneko eskuragarri dituzte bertan jarri diren makina berriak. Kardioaren atalean, korrika egiteko bi zinta, bi eliptika eta climber bat gehitu zaizkie lehen zeuden makinei. Muskulazio atala, berriz, guztiz berritu da: zazpi makina plantxadun (diskoak ez dira jarri eta kentzen, plantxak dituelako) jarri dira aldagela aurreko korridorean; artikulatuak direnak diskoak erabiltzen dituzten beste 10-11 eta multiestazionala den beste bat ere.
Publicidad
Inbertsioa 67.000 eurokoa izan da, 5 urtetako renting bidez gauzatuko dena.
Kirol instalakuntzak berritzeko bide horretan hurrengo pausoa zein izango den ere aurreratu dute Udaletik. Futbol zelai parean, komentu aldean, zelaia ureztatzeko ur deposito berria ezarriko da, eta hurrengo urtean edo bi urteetan aldagelak eta biltegia ere egin nahi dira komentu aldean geratuko den zubiaren azpian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión