Borrar
Zuhaitzak eta etxeak Mutrikuko nekazal eremuan. J. LEON
Mutrikuko Udalak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko ematen duen dirulaguntza ostegunera arte eska daiteke

Mutriku

Mutrikuko Udalak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko ematen duen dirulaguntza ostegunera arte eska daiteke

Jabi Leon

Mutriku

Martes, 7 de enero 2025, 20:19

Mutrikuko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko helburuarekin urtero egiten duen dirulaguntza deialdiaren osagarri izango den dirulaguntza deialdia abian da, Mutrikuko basoetan egiten diren landaketak eta mantenu lanak diruz laguntzeko.

Udalak jakinarazi duenez, laguntzak Mutrikun kokatutako baso eta baso azaleretarako emango dira. Hori bai, dirulaguntza hauek «Gipuzkoako Foru Aldundiko 2024 deialdiko dirulaguntzaren onuradunak izandakoek eta, era berean, landaketarik egin gabeko lursailetan hazitako espezie autoktonoen mantenua egiten dutenek» jaso ahal izango dituzte.

Edonola ere, Udalak ematen duen dirulaguntza eskuratu nahi dutenek hainbat baldintzak bete behar dituzte.

Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren deialdian onuradun izan direla justifikatu behar dute. Era berean, «deialdian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute». Gainera, ezin dute Mutrikuko Udalarekiko zorrik izan; eta landekatak zein zuhaitz mozketak Mutrikuko Arau Subsidiarioek eskatzen dutena bete beharko dute.

Epea ostegunean amaitzen da

Udalak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko ematen duen dirulaguntza eskatzeko bete beharreko orria Mutrikuko Udalaren webgunean eskura daiteke.

Hori bai, ostegunean bertan amaituko da dirulaguntza eskarien aurkezpena eta tramitazioa egiteko epea (eskaera bakarra onartuko da ustialeku bakoitzeko).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutrikuko Udalak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko ematen duen dirulaguntza ostegunera arte eska daiteke