Borrar

Mutriku

Mutrikuko pentsiodunek sinadura bilketa abiaraziko dute asteburu honetan

J. L.

mutriku.

Osteguna, 23 urtarrila 2025, 20:01

Comenta

Mutrikuko pentsiodunen mugimenduak asteburu honetan abiaraziko du herrian Euskadiko lurralde ezberdinetan martxan jarritako sinadura bilketa. Jasotako babes guztiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dituzte «pentsioen osagarrirako diru laguntzak onartu ditzaten».

Mutrikun sinadura bilketa «asteburu honetatik apirilaren 12-13ko asteburura arte luzatuko da». Horretarako, herriko pentsiodunen mugimenduko kideek mahaiak jarriko dituzte «Goiko plazan edo Beheko plazan». Pentsiodunek dituzten aldarrikapenen alde sinatzeko «18 urtetik gorakoa izan eta EAEn erroldatua egon behar da».

Mutrikuko pentsiodunen mugimenduak aipatutako bi baldintza horiek betetzen dituzten herritar guztiak animatu nahi ditu «jarriko dugun mahaira gerturatu eta sinadura ematera».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutrikuko pentsiodunek sinadura bilketa abiaraziko dute asteburu honetan