Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Mutriku

Mutrikuko musika bandak ostegun honetan kontzertua eskainiko du Ondarroan

A. M.

Mutriku.

Larunbata, 10 abuztua 2024, 20:04

Comenta

Urtero bezala, aurten ere Andra Mari egunean (abuztuak 15), osteguna, Ondarroako Itsasaurre plazan izango da Mutrikuko Musika Banda. Hi-tzordua eguerdiko 13:00etan dute bertan eta saioa Ibai Pastorren zuzendaritzapean izango da.

Aurten prestatu duten kanten zerrendan honako piezak entzun ahal izango ditzute Ondarroako saiora hurbiltzen direnek: Homenaje (J. de la Vega); Aires Vascos nº 2 (J. Franco); Nabuco (G. Verdi Arr.: F. Cesarini); James Bond (S. Bulla); Txoria Txori (M. Laboa. Arr.: I. Urkizu) eta Italo Pop (E. Jahreis).

Zinema plazan

bestalde, asteazken honetan hilak 14, Zabiel plazan gaueko 22:00etan hasita 'Mavka, Basoaren zaindaria' filma ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Mavka, basoko arima, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutrikuko musika bandak ostegun honetan kontzertua eskainiko du Ondarroan