Mutriku
Musika Bandak Nazareno Eguneko kontzertu berezia emango du igandean ZabielenJ. L.
mutriku.
Jueves, 16 de enero 2025, 20:13
Mutrikuko Musika Bandak Nazareno Eguneko kontzertu berezia eskainiko du datorren igandean Zabieleko ganbaran.
Publicidad
Emanaldia 13:00etan hasiko da eta bertan Mutrikuko musikariek egitarau zabala aurkeztuko dute Ibai Pastor zuzendariaren aginduetara. Taldeak jakinarazi duenez, igandeko kon-tzertuan ondorengo piezak joko dituzte: 'Guadix' (P. Azpiazu), 'La canción del olvido' (J. Serrano), 'Hungarian dance' (J. Brahms), 'Out of Africa' (J. Barry), 'James Bond ' (S. Bulla), 'Caribean concerto' (K. Vlak) eta 'Mutrikuar abestiak' (I. Lekube, Miguel Arrietaren moldaketekin).
Igandeko agerraldia borobiltzeko Bandak kalejirak egingo ditu, 10:30ean Santa Katalina komenduan izango den mezaren aurretik eta ondoren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión