Mutriku
Mijoa auzoak bihartik astelehenera arte ospatuko ditu San Jeronimo jaiakJ.L.
mutriku.
Jueves, 26 de septiembre 2024, 20:21
Mutrikuko Mijoa auzoko bizilagunek San Jeronimo festak ospatuko dituzte bihartik datorren astelehenera arte.
Publicidad
Festak abiatzeko herri kirolen jaialdia izango da larunbat honetan (18:00etan). Aurtengoan, herritarrek hain modan dagoen Crossfit-eko desafio batekin disfrutatzeko aukera izango dute. Horren ondoren (21:00etan) Itzal taldearekin erromeria egongo da.
Iganderako prestatutako egitaraua 11:00etan jarriko dute abian, umeentzako mahai-joko dinamikoekin eta kart zirkuito batekin, hain zuzen ere.
Ordubete beranduago, berriz, auzoko haur eta gazteen arteko herri kirolak izango dira Mijoan; eta horiek amaitzerakoan, auzotarren bazkaria.
Aurtengo San Jeronimo festen azken jardunaldia astelehenekoa izango da. Egun horretan meza (12:00etan) eta herri kirolak egongo dira.
Gaur, zesta punta
Zesta puntako emakumezkoen elite txapelketako bigarren jardunaldia gaur jokatuko da, 19:30etan hasita, Miruaitzen.
Aurreneko partidan Gogenola-Aldazabal eta Mugartegi - Watkins bikoteak izango dira aurrez aurre; eta bigarrenean Ortiz de Mendivil-Lejardi eta Merino-Otaño bikoteak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión