Mutriku
Goi mailako bertso saioa izango da irailaren 6an Zabiel plazanJ. L.
mutriku.
Asteazkena, 28 abuztua 2024, 19:14
Mutrikuarrek Udalak Galbaixoetako festen atarian urtero antolatzen duen bertso-saioaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute irailaren 6an.
Bertso jaialdia 22.30ean hasiko da Zabiel plazan eta bertan punta puntako bertsolariak arituko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu. Gai jartzaile lanetan Unai Belaustegik jardungo du.