Mutriku
Gaztetxoei zuzendutako beldurren inguruko sormen tailer batek Gaba Beltzaren festa ospatzeko egitaraua irekiko du igande honetanMutriku
Viernes, 24 de octubre 2025, 21:00
Mutrikuarrak herrian errotuta dagoen Gaba Beltza festaren edizio berri batean murgilduko dira datozen egunotan.
Publicidad
Urtero legez, jai honen baitan antolatutako ekintza gehienak urriaren 31n eta azaroaren 1ean izango dira baina festa girotzen joateko hainbat jarduera egongo dira aurreko egunetan.
Edonola ere, 2025eko Gaba Beltzaren festa ospatzeko Mutrikun antolatutako egitaraua igande honetan bertan jarriko da abian, Gaztelekuan 18:00etan hasiko den eta 2013an jaiotako neska-mutilen partaidetzari irekita egongo den 'Gaba Beltzeko beldurren inguruko sormen tailer' batekin.
Behin programa abiatuta, 4 urtetik aurrerako umeen hitzordua izango da astelehenean Udal Liburutegian, 17:15ean hasiko den Ipuinaren ordua egitasmoaren saio berri batekin. Oraingoan, Alboka taldeko kideek 'Begi batekin lo egiteko ipuinak' kontatuko dituzte Mutrikuko umeen aurrean.
Talaixako mamua sortu eta erre
Aurreko jardunaldietan giroa berotuta, Gaba Beltza ospatzeko ekintza ugari egongo dira urriaren 31n Mutrikun.
Hasteko 2008 eta 2013 urte artean jaiotako neska-mutilentzako ihes gela beldurgarria egongo da (16:00etan) Gaztelekuan, Lapatxokoren eskutik.
Horren ondoren (17:30etik 19:00etara bitartean) LH1 eta LH2 ikasturteetako haurrek Talaixako mamua sortzeko aukera izango dute, Txantxangorri taldeko kideen laguntzarekin.
Lan hori eginda Axuri Beltza kalejira eta Talaixako mamua erretzea egokituko dira, 19:30ean.
Publicidad
Ekitaldi horiek Goiko Plazan egingo dira; dantza, akordeoi eta txistulari taldeen eta Gaztetxearen partaidetzarekin.
Horrela azaroaren 1eko egun handira ailegatuko da.
Jardunaldi horretan ere, ekitaldi ezberdinak izango dira adin guztietako mutrikuarren gozamenerako.
Goizean zehar txikienak izango dira protagonistak: 10:30etik 13:30era bitartean LH3-4ko haurrentzako ihes gela egongo da merkatu plazan; eta 11:00etatik 12:15era bitartean, berriz, LH1eko umeentzako 'mamu txikien abentura'.
Publicidad
Arratsaldean ihes gela beldurgarria egongo da berriro merkatu plazan, baina oraingoan LH5-LH6 ikasturteetako ikasleei zuzenduta (16:00etatik 19:00etara bitartean).
Era berean, 2013an jaiotako nerabeentzako film beldurgarria egongo da 18:00etan Zabiel kultur etxean; eta 19:30etiki aurrera Arima Dance taldearekin kalejira egongo da herriko erdigunean zehar (kalejiraren ondoren taldearen emanaldia izango da Egaña gunean).
Azaroaren 1eko egitaraua borobiltzeko Saia Goait eta Kokein musika taldeen emanaldiak egongo dira (22:30ean hasita) Beheko plazan.
Hori bai, Gaba beltzaren harira Mutrikun prestatutako ekitaldian ez dira hortan geratuko.
Publicidad
Izan ere, azaroaren 2an 2008 eta 2011 urteetan jaiotako gazteentzako beldurrezko pelikula izango da (18:00etan) Zabiel kultur etxean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión