Mutriku
Gaba Beltza girotzen joateko ekintzak bihar abiatuko dira GaztelekuanJ. L.
mutriku.
Ostirala, 25 urria 2024, 19:47
Mutrikuko Udalak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du aurtengo Gaba Beltza festaren inguruan.
Herrian errotuta dagoen jai hori girotzen hasteko beldurrezko sormen tailerra izango da bihar (16:00etatik 18:00etara) Gaztelekuan. Horren ondoren, bildutakoek (12-18 urte bitarteko gazteak) Gaztelekua apaintzeari ekingo diote.
Hilaren 30ean, berriz, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako 'Munstroak eta sorginak' ipuinaren kontaketa egongo da (17:15ean), Liburutegian eta Ainhoa Etxeberriaren eskutik.
Bestalde, 31n Gaba Beltzaren jaia ospatuko da. Egun horretako egitaraua hasteko Talaixako mamua sortzeko tailerra izango da (18:00etan Zabiel plazan eta LH2-3ko umeekin); eta horren ondoren (20:00etan) Axuri beltza kalejira eta Talaixako mamua erretzea.
Azaroaren 1ean, 2an eta 3an jai honen inguruan prestatutako ekitaldi gehiago izango dira kiroldegian, merkatu plazan, frontoian edota kultur etxean.