Mutriku
Argindar faktura ulertzeko tailerra eskainiko du bihar Goiener elkarteak ZabielenEl Diario Vasco
mutriku.
Sábado, 19 de octubre 2024, 20:29
Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren astea ospatzeko, argindar fakturak ulertzeko eta hobetzeko aukera emango duen tailerra eskainiko du astelehen honetan Goiener elkarteak.
Publicidad
Izan ere, aspaldian argindarraren prezioak jasan duen gorakadak, kontsumitzen dugun energiaz gehiago kezkatzea ekarri du. Egun argindar tarifa ezberdinak aurki ditzakegu, eta guri hobekien egokitzen zaiguna kontratatzeak alde handia ekar diezaguke fakturan. Horiek guztiak azalduko dituzte bihar Goienerreko adituek, 18:30etik aurrera, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Ipuinaren ordua
Asteklimaren baitako egitarauarekin jarraituz, martitzenean ipuinaren ordua izango da Liburutegian, 17:15ean hasita. Lau urtetik aurrerako umeei zuzendutako 'Amagoia lurra' ipuina eskainiko du Albokak. Nahitaezkoa izango da hiru haur bakoitzeko guraso edo arduradun bat egotea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión