'Musua' izeneko saioa eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxek

Saioaren kartela. /
Saioaren kartela.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurten berriro Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxen bisita izango dugu herrian. Maiatzeko azken ostiralean, hau da 31ean, ikastolako jolastokian arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango dira.

Maiatzak 13an hasiko dira ikuskizun horretarako sarrerak saltzen eta beste behin, Morroskilo eta Udaletxean eskuratu ahalko dira 7 euroren truke.

Oraingo honetan, 'Musua' izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute. «Munduak biraka segi dezan, eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dute mundua eta musuek biraka jartzen dituzte Pirritx, Porrotx eta Mari Mototx», diote saioz. Ikuskizunean, dantzak, abestiak ez dira falta izango eta saioan zehar bertara hurbiltzen diren guztiak musuek biraka jartzea nahiko lukete.