'Motxaila bertsotan' saiorako tiketak salgai

Bertsolariak oholtza gainean. /
Bertsolariak oholtza gainean.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Martxoaren 9 eta 10ean, Mendaroko Motxaila eguna ospatuko da. Astebukaera horretarako, herriko 'Motxaila Taldeak' aspaldiko urteetan zehar ospatzen ari den bezala, aurten ere hainbat ekintza desberdin antolatu dituzte.

Motxaila egunari hasiera, Motxaila bertsotan saioak ekingo dio eta aurten ere Bertso saio bikaina antolatu dute. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta Jone Uria bertsolariak izango dira oholtza gainean eta gaijartzaile modura Maialen Olazabal.

Bertso saioa, martxoak 9, ostiralean izango da San Agustin kultur aretoan gaueko 22:00etan. Bertso saiora joateko aurrez tiketak erosi behar dira 5 euroren truke eta Txirristaka tabernan eta Morroskilo dendan lortu daitezke.

Hurrengo egunean, Aitz Beltz kobazulora joateko eguna izango da eta egun guztian zehar hainbat ekintza desberdin izango dira.