Mendaro

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatuko ditu

El Diario Vasco

mendaro.

Sábado, 8 de marzo 2025, 21:34

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) beste behin udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu udara begira. Bi txanda eskainiko dira: lehena ekainaren 22tik 30era eta bigarrena uztailaren 2tik 10era. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 31ra arte.

Publicidad

Udalekuak aurten ere ibiltariak izango dira, eta gazteek Baliarraindik Idiazabalera egingo dute ibilbidea. Ekimena Tolosaldean hasiko da eta Goierrin barrena igaroko da, Zaldibian eta Ataunen geldialdiak eginez; herri horietan bina gau pasatuko dituzte parte-hartzaileek. Udalekuek 60 gazterentzako lekua eskaintzen dute txanda bakoitzean, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Parte hartu nahi duten gazteek UEMAk horretarako prestatu duen galdetegia bete beharko dute. UEMAren webgunean dago informazio guztia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad