Mendaro
Herrira bizitzera iritsi direnei zuzenduriko ongi etorri saioa abenduaren 11nEl Diario Vasco
Mendaro.
Sábado, 6 de diciembre 2025, 20:46
Herrira bizitzera datozen bizilagun berrientzako harrera protokoloa diseinatu du Mendaroko Udalak, haiei orientazioa eskainiz, herria hobeto ezagutu eta bertan integratzeko beharrezko baliabideak emanez. Protokoloaren garapena bi fase nagusitan banatu da, Emun aholkularitzaren gidaritzapean. Lehen fasea ekainean amaitu zen, harrera instituzionala lantzearekin batera. Fase horretan udal-langileentzako prestakuntza eskaini zen eta baliabideen gida bat sortu zen, ongi etorri instituzionalari forma emateko.
Publicidad
Bigarren fasea, harrera integrala, irailean jarri zen abian. Horretarako, Udalak herriko elkarte eta eragileekin hartu-emanak sendotu zituen, eta formakuntza-prozesu bat abiatu zen harrera integrala modu koordinatuan bideratzeko. Fase honen xedea da herriko eragileen parte-hartzea sustatzea, bizilagun berrientzako babes-sarea osatzea eta herriko kohesio soziala sendotzea.
Ekimenaren oinarrian Mendaroko bizikidetza indartzea dago: jatorria edozein dela ere, pertsona guztiek komunitatearen parte sentitzeko aukera izan dezaten. Horretarako, kultura aniztasuna, euskara, genero berdintasuna eta udal zerbitzuetara irisgarritasuna bezalako alderdiak aurkezteaz gain, herriko elkarte eta eragileekin batera Mendaron egiten diren ekintzen berri ere emango da.
Prozesuari amaiera datorren astean emango zaio, abenduaren 11n, 18:30ean, harrera integralaren gauzatzearekin. Egun horretan ongi etorri saioa herriko eragileekin batera egingo da, eta hemendik aurrera sei hilean behin egiteko asmoa dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión