'Mauri' harategiak agur esango dio 44 urteko lanari

Maurizio Maiora eta Mari Carmen Elizondo. / A.Z.
Maurizio Maiora eta Mari Carmen Elizondo. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Hasiera batean, 23 urte zituela, Mendaroko harategian urte gutxi batzuk egiteko asmoakin etorri zen baina azkenean 44 urte bete ditu. Maurizio Maiora 'Mauri' 1974ean etorri zen Mendarora eta orduz geroztik hemen jarraitzen du. Gabirian jaioa, 15 urterekin Debako harategi batean ofizioa ikasi, Tolosan lanean ihardun eta soldaduska bukatu ondoren, harategi baten jabea izatea nahi zuela garbi zeukan. Bergaran lanean zegoela, Mendaron aukera zabaldu zitzaion eta Garagartza auzoan alokairuan hartutako lokal batean bere harategia jarri zuen. Bitartean Pedro 'Malak' eta Mirenek morroi modura etxean hartu zuten eta familiako bat bezala hartu zuten Mauri. Nuriak, senar- emazteen alabak, egunero kazuela batean bazkaria ekartzen zion harategira.

Ametsak egi bihurtu nahian, bi urtetara bere emaztea den Mª Carmen Elizondo berakin lanean hasi zen eta bien artean gogor ekin zioten negozioari. Mendaroarrek eskuzabal hartu zituzten senar emazteak eta laster, biak Mendarotar petoak egin ziren, 1985an lokala erosi egin zutelarik. Ordurako Mendaron betirako geratuko zirela bazekiten.

Garai hartan Garagartza herriko auzorik biziena zen, eskola, lantegia, dendak, tabernak.... denetik zegoen, baina 1983 eta 1988ko uholdeek auzoaren gainbehera ekarri zuten. Uholdeei aurre egiteko Garagartzan obra handiak egin ziren, herrian etxebizitza eta auzo berriak egin ziren ... guzti horreko auzoaren hustutze prozesua hasi zuelarik.

44 urte iraun duen negoziak, gaur ateak itxiko ditu eta auzokideak denda bakar batekin geratuko dira. Senar emazteak oso pozik daude egindako lanarekin eta asko eskertzen dute herriko jendearen harrera. Oroitzapen berezia daukate Braulio eta Don Jose apaiz senarentzat.

Orain merezi duten deskan- tsua hartuko dute eta egunak topera disfrutatzeko asmoa daukate, izan ere opor gabeko 12 orduko lan orduen ondoren zerbait merezi dute eta. Pertsiana jaistean, agur esango diote Garagartza auzoko historiaren testigu zuzenak izan diren bikote ezagun honek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos