Maila handiko erakusketa antolatu du Arte lagunak elkarteak Zabiel kultur etxean

Uztailaren 15era arte ikus ahal izango dira lanak. /  GORRITIBEREA
Uztailaren 15era arte ikus ahal izango dira lanak. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Arte Lagunak elkarteak ireki du ikasturte amaierako lanen erakusketa Zabiel kultur etxean, astelehenean ireki zituen ateak eta uztailaren 15era arte ikus ahal izango dira lanak. Aurtengoari erreparatu ezkero, zera aipatu behar da; lan gutxiago zintzilikatu dituztela, baina mailan nabarmen gora egin dutela, eta hori zerbait garrantzitsua da Mutriku bezalako herri txiki batentzat. Jose Inazio Treku irakaslearen eskua nabari da zenbait lanetan, baina abstraktoaz ere animatu dira batzuk, eta lan oso onak lortu ere bai. Aipagarria da baita lanen egileen artean emakumeak direla nagusi, eta behin eta berriro aipatzen dutena zera da; eskola garatzeko unean toki falta nabarmena dutela.

Zintzilikatu diren lanen egileen zerrenda honakoa da: Jose Antonio Maidagan, Joseba Arantzamendi, Olga Lauzirika, Mari Asun Oyanguren, Eider Arias, Iñaki Fernandez, Patxi Uranga, Juan Mari Belaustegi, Maria Isabel Uranga, Peito Odriozola, Rosmeri Beristain, Jaione Landa, Mari Jose Uranga, Miren Freire, Mar Arandia, Karmele Laka, Marga Arinas, Jose Juan Lizardi, Karmele Burgaña, Itziar Arrieta, Regina Lekube, Jose Luis Matias, Txaro Diaz Gastón, Jose Manuel Aizpurua, Manu Abad, Neretxu Illarramendi, Jose Luis Goikoetxea eta Jose Ramon Arizmendi. Lanak astelehenetik larunbatera, 18:30etatik 20:30etara ikus daitezke, eta igandeetan eguerdiko 12:30etatik 14:30etara. Urtetik urtera jende gehiago da erakusketara urreratzen dena, baina bisitari gehiago beharko lituzke halako mailak duen erakusketak, beraz herritar eta bisitarien eskutan dago erantzuna.

Beste aldetik, Mandazketa elkarteak antolatzen duen Helduen Danborrada aurten larunbatean dela nabari da, izan ere atzo ordubeteren buruan 120 lagunek izena eman bai zuten. Ondorioz, 60 sukaldariak izango dira eta beste 60 Napoleon jantziaz joango direnak. Horrek esan nahi du danbor jotzaileen arloa osatua dagoela, baina oraindik abanderatuak falta dira, beraz zeregin hori bete nahi dutenek, Mandazketa elkartetik pasa daitezke gaur 18:30etik aurrera edo eta Imanol Pazos presidenteari izena eman diezaioke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos