Maialen Naberan mutrikuarrak Lehen Maila Bn jokatuko du

Maialen Naberan./
Maialen Naberan.

A. G. MUTRIKU.

Maialen Naberan Lehen Maila B kategoriara igo da. Hiru urte daramatza Maialen Naberan Uranga mutrikuarrak Alavés taldean atezain bezala, eta dagoneko lortu dute Lehen Maila B kategoriara igotzea, hain zuzen joan zen igandean 7 eta 2 Oiartzun taldeari irabazi ondoren. Liga Iberdrolara igotzeko aukera galdu arren, aurreko urtean sortutako eta 2019-2020 denboraldian estreinatuko den Lehen Maila B kategorian jokatuko dute haien taldean bigarren geratzeagatik.

Gogoratu, Osasuna taldearen aurka 1 eta 2 galdu zutela, Athletic B taldearen aurka bina berdindu zutela, eta Eibar taldeari berriz 0 eta 2 irabazi zietela. Aipagarria da baita Mendizorrotza zelaia estreinatu dutela denboraldian zehar.