Luzaroko 417 ikasle Korriki Txikian

Giro ederrean aritu ziren korrika gaztetxoak, euren peto eta pankartekin. /  ARGAZKIAK ANDER SALEGI
Giro ederrean aritu ziren korrika gaztetxoak, euren peto eta pankartekin. / ARGAZKIAK ANDER SALEGI

Luzaro eskolan hasi eta Aldats frontoian amaitu zuten

ANDER SALEGI DEBA.

Luzaro eskolako ikasle eta irakasleek Korrika Txikia ospatu zuten atzo. Luzaro eskolako 417 ikasle 3 eta 12 urte bitartekoak, atseden bat hartu zuten ikastolan Korrika Txikia ospatzeko.

Oso azkar egin zuten ibilbidea (ordu laurden pasata), Luzaron hasi eta Aldats frontoian amaitu zuten. Mailaka eta bakoitza eskolan egindako petoa jantzita herriko txoko desberdinetan kokatu ziren lekukoa hartzeko zain. Ibilbideari hasiera eman ziotenak helduenak izan ziren, seigarren mailakoak, azkenengo zatia plaza zaharretik frontoiraino haur hezkuntzako ikasleek egin zuten. Behin Aldatsen, lekukoan idatzitako mezua irakurri zuten, ondoren mailaka abestiak, esaldiak eta bertsoak irakurri zituzten. Ondoren, Korrikako abestia dantzatu zuten denak batera. Amaitzeko, Zubi Guraso Elkarteak txokolatea eta gailetak banatu zituen ume guztien artean. Giro txarra zegoen, euria protagonista, eta horregatik gustura edan zuten umeek txokolate beroa. Iluntzean musika izan zen protagonista. Txistulariak hasi ziren giroa alaitzen, ondoren Ke Toke el de Alau txarangak testigua hartu eta herriko kaleak musikaz bete zituen. Azken orduak, Kalean Kantuz taldeko kideak abesten ibili ziren tabernaz taberna.

Gaur 21. Korrika ez da herritik igaroko, baina debakoek testigua hartuko dute Kalbarion goizeko seiak aldera.

Danza

El próximo sábado 13 de abril a las 13.00 horas 60 alumnas de Kulunka ofrecerán un espectáculo de ballet en la barandilla del paseo de la ría, con motivo del Día Internacional de la Danza. El acto tendrá una duración aproximada de media hora.