Borrar
Txikiak ere Piñastei egunaz gozatuaz. Uretako ur jokoak izan dira aurtengo nobedadea. 'Piñasteiko txarrixak' hogei urte bete ditu. ARGAZKIAK GORRITIBEREA
Kukañak eta uretako puzgarriak Piñastei egunean

Kukañak eta uretako puzgarriak Piñastei egunean

Hogei urte bete zituen atzo 'Piñasteiko txarrixak'

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Martes, 17 de septiembre 2019, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Piñastei' egunarekin amaitu ziren atzo aurtengo Galbaixo jaiak. Giroa ezin hobea izan zen berriro ere, egitarauan antolatutakoaz gain, 'Hondarraitz' kantinan 96 lagunen bazkaria osatu baizen edo eta Portuetako Zuzendaritzarekin negoziatu ondoren, hiru urte eta gero kukañak ere izan bai ziren. Dozena bat lagun aritu ziren eta irabazlea berriz Asier Etxearte herritarra.

Nola nahi, uretako puzgarriak izan ziren jarraituenak. 'Piñasteiko txarrixak' hogei urte bete ditu dagoeneko, eta berriro ere Xiri Andonegiren falta nabarmena da, baina izango dira berriak zalantzarik gabe.

'Ibiri' abeltegiko zezenak izan ziren sokamuturrean, eta giroa hain zen ona, non 'Gure Ametsa' dantza taldekoak ere dantzari hasi zirela besterik gabe. Josean Pascual zuzendariak danborra hartu eta osatu zen Musika Bandako txaranga ezin hobea, bi kantinak irekita, sardina postuak bezalaxe, eta baita taberna, lonja eta abarrak, nahiz eta batzuk Txurruka plazaraino igo behar izan zuten bazkaltzeko orduan.

'Pakito Txokolatero' piezak jarri zuen amaiera ohi bezala, eta hurrengo igandean, 'Galbaixotarren eguna' baina berriro ere ermita inguruan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios