Kuadrillen eguna eta azken gau pasa

Karmele Gisasola txinga eroaten herri kirol jaialdian./
Karmele Gisasola txinga eroaten herri kirol jaialdian.

Atzoko eurijasak haurren danborrada bertan behera uztea behartu zuen eta biharko egunera aldatzea erabaki da

GORRITIBEREAMUTRIKU.

'Malen Jaiak' badoaz aurrera eta gaur beste betekada bat jasango du herriak, izan ere Kuadrillen Eguna ospatzen baita. Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Haur Parkea zabalduko da Egañaneko frontoian. 12:00etan, zezenarekin futbito txapelketa ospatuko da Txurruka plazan.

13:30etan, pintxo lehiaketa eta bazkari prestaketa izango da txosnagunian. 14:30etan, pintxo lehiaketako sari banaketa burutuko da eta 15:00etan, brindisa eta bazkariari hasiera emango zaio.

Arratsaldeko 18:00etan, bigarren sokamuturra izango da 'Saka' abeltegiko zezen dotoreekin. 19:30ean, 'Dinbi Danba' batukada. 20:00etan, 'Larrian Gozo' taldearekin erromeria Beheko Plazan eta 22:30ean, eguneko zitarik garrantzitsuena; 'Liher' eta Willis Drummond' taldeen kontzertua hasiko baita Txurruka Plazan. Ondoren, 23:00etan berriz 'Egurra eta Kitto' eta 'Selektan Stepi eta Lagunak' izango dira Beheko Plazan.

Hori egitarauari dagokionez, baina umorea kuadrillek jarriko dute egun osoan zehar, izan ere gaurko egunez ez baitago jatetxerik edo txokorik bazkari edo eta afaririk gabe. ez da ahaztu behar, 20:00etatik 4:00etara 'Indarkeria sexistarik gabeko gunea' dutela beheko plazan edo eta 20:00etatik 1:00etara 'Ailaket elkartearen botiltzarra' burutuko dela gazteekin Txorruka plazan.

Umeen danborrada, bihar

Adierazita zegoen euri jasak ez zuen aukera handirik eman eta justu Umeen Danborrada hasi behar zenean hasi zen zaparrada. Ondorioz danborrada bertan behera utzi zuten antolatzaileek eta Santixo egunera aldatuko dela jakin erazi.

Beraz, bihar, uztailaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan ospatuko da umeen danborrada arrakastasua.