KORRIKARAKO GIROA BEROTUZ

KORRIKARAKO GIROA BEROTUZ

Atzoko arratsaldean, Ludotekak, Gaztelekuak, Kaleko antzerkia taldeak eta herriko trikitixa taldeak Korrikaren inguruan festa antolatu zuten, Korrikarako giroa berotzen hasi nahian. Hasieran, hainbat txokotan eskulan desberdinak egin zituzten eta ondoren, dantzak eta kalejira burutu ziren, buruarinek lagunduta. Guraso asko festa giroan sartu ziren eta buruarin gehiago plazaratu zituzten eta baita zezenak ere, azkenean modu inprobisatu batean festa borobiltzen lagundu zuten.