Kirolak protagonismo berezia izango du gaurkoan

Larunbat goizetan ohikoa izaten den irudia. /  A.Z.
Larunbat goizetan ohikoa izaten den irudia. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur larunbata, hainbat kirol ekintza desberdin izango dira herrian, Arno Guraso elkarteak eta eskola kirolaren baitan.

Hala, Gipuzkoako Aldundiak multikirola izeneko jarduera antolatzen du eta Mendaroko guraso elkarteak, Deba eta Mutrikurekin koordinatuta, hiru herrietako talde desberdinak elkarren artean, jardun dute hamabaostean behin. Kurtso guztian zehar hainbat partidu desberdin jolastu dituzte, futbola, saskibaloi eta eskubaloi modalitateetan.

Saskibaloian, Mendaroko Kilimon neska taldea, garaile atera da eta mutiletan, Lizarpe taldea.

Hau dela eta, Gipuzkoako Txapelketan jokatzeko aukera izango dute eta gaur izango dira saskibaloiko etorrerako lehen partiduak. Ikastolako jolastokian, goizeko 10:00etan hasiko da lehen partidua, hamen Kilimon mutil taldea Eskoriatzatik etorriko direnen aurka jokatuko dute eta ondoren, 11:00etan, nesken txanda izango da.

Bueltako partiduak datorren astebukaeran izango dira Arrasateko polikiroldegian.

Lizarrolara bizikletan

Kirol desberdinei lekua egiteko asmoz, txirrindularitza ikastaroa antolatu du beste behin Arno Guraso elkarteak, aurtengo kurtsoan zehar eta amaiera bikaina emateko asmoz, Lizarrolara bizikleta irteera bat antolatu dute.

Badira urtetxo batzuk irteera hau aurrera eramaten dutela eta beti izaten du harrera oso ona.

Irteera gozieko 10:30etan izango da Herriko enparantzatik.