Kirola, lagunartea, euskara... gabonetako haur krossaren baloreak

Kiroltasunez jokatu zen krossa. /  A.Z.
Kiroltasunez jokatu zen krossa. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurreko larunbatean, Gabonetako haur krossa izan zen Mendarozabal auzoan eta larunbatekoarekin kross honek zazpigarren urtea bete du. Herriko txirrindulari elkartea da krosaren antolatzailea eta kirola, euskara dira besteak beste lantzea nahi izaten dituzten baloreak. Kross honetan ez dago ez irabazle, ez galtzailerik, izan ere parte hartzen duten haur guztiei opari berdina ematen diete, modu honetan parte hartzea eta ez lehiakortasuna jorratzen dituzte baita ere.

Aurtengo edizio honetan, beste urtetan baino parte hartzaile gutixago izan dira, baina dena den galtzeko baino irabazteko askoz gehiago dago, krossa lagun giroan jokatu zen, haurrak oso ondo pasatu zuten baita beraiek anima-tzera joan ziren familiartekoak ere eta Mendarozabal auzoan herri giroa, bizitza soziala sumatu zen eguneroko dinamikari aurre eginaz.

Zuhaitz landaketa

Gaur goizeko 11etan, Santa Kurutz inguru aldean, Etxabe baserriaren azpian 500 zuhaitz landare sartuko dituzte. Ekimena, Udalak bultzatu du, baina Arno Guraso elkartea izango da laguntzailea. Guraso eta haur asko oinez igoko dira eta horregatik 10etan aterako dira Herriko enparantzatik.

Gabon parkea

Bihar ostirala Gabonetako gabon parkea jarriko da Ikastolako patioan. Parkea, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 2ak arte zabalik egongo da eta eguerdian itxi ondoren arratsaldeko 16:30ean zabalduko da 19:30ak arte.

 

Fotos

Vídeos