'Karabana' saioa grabatuko da gaur Moilako Zabaleran

'Karabana' saioa grabatuko  da gaur Moilako Zabaleran

GORRITIBEREAMUTRIKU.

Saturrarango hondartza bainurako ixten denean bakarrik ez dira etortzen ETBko kamerak Mutrikura, 'Karabana' saioa grabatu behar denean ere bai, eta horren lekuko gaur egun guztian zehar izango diren grabaketa saioak herrian. Joan zen asteazkenean lehen igerileku inguruan arituko ziren grabaketa saioak burutzen, baina programaren bizkar hezurra gaur grabatuko dute 19:45etatik aurrera Moilako Zabaleran.

'Rubio' Memoriala bihar

Bihar 11:30ean jokatuko da San Migel futbol zelaian, Juan Jose Egia 'Rubio' zenaren oroimenezko partida Mutriku eta Hernani futbol taldeen artean. Igor 'Txaparro' entrenatzaileak garbi du jokalari guztiak aukera izan behar dutela lehen taldean jokatzeko unean. Beraz bihar Burumenditik igotako jokalariak edo eta Aurreratik etorritakoak ikus ahal izango dira.