Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Udaletxeko biltegian jasota dauden objektu batzuk. A.Z.
Kalean galdutako objektuei irteera eman nahi zaie

Kalean galdutako objektuei irteera eman nahi zaie

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Miércoles, 11 de abril 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etxera joaterakoan «zerbait» nonbaiten utzi dugula edo eta galdu dugula konturatzen gara eta askotan urrutira joan beharrik ez da izaten galdutako hori topatzeko, besteren batek taberna batean utzi duelako edo kaleko eserleku batean topatzen dugulako galdutako gauza hori. Aldiz, beste batzuk, kalean utzitako edo galdutako horrek jabea daukala jakin arren, tentazioa handiagoa izaten du eta norberarentzat hartzea erabakitzen dute.

Hala ere gehiengoa da kalean topatutako gauzak udaletxera eramaten dituztenak eta adierazgarria galdutako objektuek horien bila «jabea» ez agertzea. Orain dela urte eta erdi, Udaletik deialdi berezi bat egin zen, bertan zeuden «galdutako» objektu horien bila jendea joan zedin eta orain berriro deialdia luzatzen dute.

Denbora honetan, udaletxeko biltegian kaxa handi bat dago, galdutako objektuez beterik eta inor ez delako beraien galdezka etor-tzen hauei beste erabilpen mota bat ematea erabaki du Udalak, «kaxetan sarturik egoteak ez duelako ezertarako balio». Kaxa hauetan denetik dago, jertseak, txamarrak, ihiltzak, objektu pertsonalak, baloiak... Objektu hauekin zerbait egin beharra dagoela erabaki du udaletxeak eta horren ondorioz, hilabete bateko epea emango diote objetu hauei, hau da, hilabete batean inor ez bada objektu hauen bila etortzen Udalak ez ditu gehiago gordeko eta beste erabilpen bat eduki dezaten bideak zabalduko dizkiote.

Hitzaldia

Gaur arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte, udaletxeko areto nagusian, gurasoek beraien seme alabekin sexualitateari buruz nola hitz egin dezaketen, hitzaldia emango du Aitziber Estonba sexologak. Arno Guraso elkarteak antolatu duen ikasturte honetako bigarren hitzaldia da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios