JENDETSUA KORRIKA TXIKIA

JENDETSUA KORRIKA TXIKIA

Aginduta bezala, atzo arratsaldez ospatu zen Korrika Txikia herrian zehar. Ikastolatik abiatu, San Migel ikastetxekoekin batu eta Samikollatik barrena egin zuten korrika gaztetxoek, ondoren Txurruka plazako eskaileretan jarri zirelarik beraien lelo eta mezuekin. Bukatzeko txokolatada izan zuten, eta horietariko batzuk gaur goizean goiz Korrika nagusian ere partaide izango dira.