Jakoba Errekondo etorriko da Beheko plazan egingo den merkatu txikira gaur

Jakoba Errekondok baratzeari buruzko argibideak emango ditu./
Jakoba Errekondok baratzeari buruzko argibideak emango ditu.

Goizeko 11:00etatik aurrera emango ditu baratzea zaintzeko argibideak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Ekintza ugari izango dira gaur egun guztian zehar Mutrikun, eta horien artean baita Merkatu Txikia ere, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean ospatzen dena. Gaurkoak ordea bereizgarri garrantzitsua izango du, Jakoba Errekondo ingeniari agronomoa etorriko baita landareei buruz hainbat xehetasun eman, baratzea nola zaindu eta bereziki garaiko produktuak kontsumitzeak dakartzan onurei buruz mintzatzeko. Goizeko 11:00etan hasiko da bere saioa, eta bereziki gazteei luzatzen zaie deia. Azoka, beti bezala goizeko 9:00etan irekiko da eta eguerdiko 14:00etan itxi. Tartean, Ibiri, Antia eta Ekoalboraz ekoizleen produktuak erosi ahal izango dira, baita Ondare enpresako mermelada eta barazki kontserbak ere, Goienetxe baserrian ekoiztutako ardi gazta, eta guztia apaindu ahal izateko Iratxe loradendako landareak ere salgai egongo dira. Erosketaren bat egiten duten guztiek, zenbaki bat izango dute eta 13:30ean, txartel guztien artean 50 euroko kostua duen otarra eder bat zozketatuko da.

Hegaluze dastaketa

Ez dira hor amaituko Beheko Plazako kontuak, izan ere eguerdiko 12:00etatik aurrera, Mutrikuko Arraun Taldeak antolaturik, urteko bigarren hegaluze dastaketa burutuko baita. 120 kilo hegaluze eskuratu dute, eta parrillan prestatu ondoren, pintxoa 1,50 eurotan eskainiko dute, platera 3 eurotan eta bendreska besteetan baino merkeago, hegaluzeak txikiagoak baitira. 16 lagun arituko dira lanean etengabe. Berebiziko garrantzia du ekimenak, urteko aurrekontuei zati eder bat kentzen bai diote dastekatari esker. Gogoratu, parrillan prestatutako hegaluzea bakarrik eskaintzen dutela, eta edaria berriz inguruko tabernetan izango dutela bisitariek.

Nueve puntistas locales

Recordar que a las 11.00 comenzarán las semifinales del torneo del Calvario de cesta punta incluida en el circuito 'Ugarein' donde participarán los ocho mejores delanteros y zagueros de las categorías juvenil y senior de todas las escuelas de cesta de Euskal Herria, y donde participarán seis juveniles y tres senior de la escuela local 'Danok Bat'. En juveniles estarán Aratz Mendizabal, Zuhaitz Arrillaga, Markel Andonegi, Jon Iparragirre, Oier Lizardi y Xabier Arrizabalaga, y en la categoría senior Aitor Andonegi, Mikel Manzisidor y Ekaitz Mendizabal. Pero además algunos puntistas estarán también esta tarde en Lekeitio en las semifinales de su torneo que se jugarán a las 17.00 horas.

Misa por Begoña Arrasate

Se ha cumplido el primer aniversario del fallecimiento de la popular Begoña Arrasate que nos dejó el 30 de agosto del pasado año. Tía y madrina de Jagoba, fue una gran aficionada al fútbol pero también a las fiestas del Calvario. Mañana domingo a las 11.00 se celebrará una misa en su memoria en la parroquia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos