Itziarko jubilatuen eguna igandean egingo da

Ederki pasa zuten iaz jubilatuek. / ANDER SALEGI
Ederki pasa zuten iaz jubilatuek. / ANDER SALEGI

Bazkarirako tiketak eskuragarri daude Salegin eta Gure Dendan ostegunera arte

ANDER SALEGIDEBA.

Aspaldiko usadioari jarraituz, datorren igandean Jubilatuen Eguna ospatuko da Itziarren. Itziarko Jubilatuen Komisioak, Auzo Udalaren laguntzarekin antolatzen duen ekimen honen edizio berri bat atejoka da. Kopraixen atarian, lagun artean, joandako urteari errepasotxo bat eman, aspaldiko kontuak gogoratu eta egun pasa eder bat egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Egun hortako egitaraua 12:30ean hasiko da Meza Nagusiarekin. Ondoren Jubilatu guztiei ohorezko Aurreskua eskainiko die Andutz Dantza Taldeak. Jarraian, Salegi Jatetxera inguratuta, Iñigo Eizagirre 'Olabe' eta Aitor Zubikarairen bertsoekin emango zaio hasiera bazkariari. Hauxe izango da jubilatuek eta bertara gerturatzen direnak dastatuko duten menua: ezkur paletilla iberikoa, begihandi kaneloiak pelayo erara, buztan tinbala pata aparrarekin, torrija karamelizatua izozkiarekin kafea eta etxeko ardoak.

Ondoren, bazkaldu eta gero, Ostolaza eta Lutxurdiorekin dantzatzeko unea iritsiko da erromeriarekin. Autengo omenduak hauek izango dira: Pakita Uranga Aldabaldetreku, Dolores Zabala Beristain, Sebastian Salegi Salegi, Magdalena Uranga Etxebarria, Josefina Osa Maguregi eta Agustina Urkiri Arrieta.

Bazkarirako tiketak hamabost eurotan daude salgai Itziarko jubilatuentzat, bazkarira joan nahi duten beste guztiek 35 eurokoak erosi beharko dituzte. Itziarko Gure Dendan eta Salegi jatetxean izango dituzue eskura datorren ostegunerarte (uztailak 25).