Iturri Ondoan programa jarriko da gaur martxan

Iturri Ondoan. /  A.S.
Iturri Ondoan. / A.S.

Hilabete honetan ostiralero antzerki edo kontzertu bat eskainiko da Santa Maria Elizako iturri ondoan

ANDER SALEGIDEBA.

Udara hasi da deban eta horrekin ekintza desberdinak horien artean Iturri Ondoan programa. Hilabete honetan zehar ostiralero (azkenengo astean, asteazkenean ) antzerki edo kontzertu desberdinak antolatu dira Santa Maria elizako iturri ondoan.

Gaur hasiera emango zaio programari bertso saio literario batekin. 22:30etan hasiko da emanaldia. Bertso-saio literario honetan Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak kantuan jarriko ditu hiru bertsolari: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka. Danelek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei. Bertso-saio baten ohiko moldeak hautsi Gabe (bat-batekotasuna, kontestura egokitzea etab.) literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da. Gertutasun handiko saioak sortu ohi dira. Antolatzaileek oraingo hontean berdin gertatzea espero dute.

Datorren ostiralean uztailak 5 gaueko hamarretan 'Jokoz kanpo' antzerkia eskainiko da. Uztailak 12an gaueko hamarretan 'Begiradak' seigarren urtez herriko zenbait artistek irudiak jartzen dituzte eta beste batzuek hitzak jartzen dizkiete irudi horiei. Uztailak 19 gaueko hamarretan MANeZ eta Kobreak musika kontzertua eskainiko da. Programarekin amaitzeko, uztailak 24 asteazkena gaueko hamarretan 'Negua' dantza erakustaldia eskainiko dute 16 dantzari, hiru musikariz lagunduta.