Istripu larria larunbat gauean, Azpilgoeta auzoaren parean

A.Z. MENDARO.

Pasa den larunbat gauean, 'Arranbide'ko errebueltan istripu larri bat suertatu zen. Gaueko 00:30ak aldera, Seat Ibiza batek buelta eman zuen Debaranzko bidea zeramala eta bi pertsona larriki zauritu ziren, 32 urteko emakume bat eta 36 urteko gizonezko bat hain zuzen. Emakumea, Mendaroko ospitalera igo zuten eta gizona, aldiz Donostiara eraman behar izan zuten, zauri larriak zituelako.

Suhiltzaileen laguntza ezinbestekoa izan zen, gizona, kotxe barruan harrapatuta gelditu zelako eta ondorioz, ia ordu ta erdiz errepide guztia zeharo moztuta egon zen.

Goizeko 1:45ak aldera, noranzko bat zabaldu zuten eta kotxeek bideari ekiteko gai izan ziren. Hala ere, goizeko 3:00etan zabaldu zuten guztiz bidea, behin istripua izandako kotxea erretiratu eta errepidea guztiz garbitu zutenean.