San Isidro eguna ospatuko dute bihar baserritarrek

GORRITIBEREA MUTRIKU.

San Isidro eguna ospatuko da bihar, garai batetatik hona baserriarekin eta baserritarrekin lotzen den eguna. Mutrikun, historikoki arrantza izan bada ere, nekazaritza ere izan du, eta baita festa paregabea ere San Isidro egunean.

Bihar, ohiturari jarraituz Olatz auzoan batuko dira baserritarrak; 12:00etan meza izango dute ermitan Txomin Zabaleta erretorea buru dela, ondoren aspaldiko lagunak agurtzeko unea ere izango dute eta horietako asko, alboan dagoen 'Zelaieta' jatetxean geldituko dira bazkaltzen.

Bestalde, hurrengo igandean, errepetizio eguna izango dute, eguerdiko 12:00etan meza izango delarik besteak beste.

Biharkoan ordea izango da Arrate gainera joango denik ere, izan ere erpin batean egon arren, Mutrikuk ere Debarreneko eskualdearekin bat egiten baitu.

Erantzun ona

Beste arlo batean, larunbatean ospatu zen denboraldi berriko lehen Merkatu Txikia, jendeak ondo erantzun zuen, salmenta politak eta kontsumitzaileen artean burutu zen zozketan, Maria Jesus Arrizabalaga izan zen saskiaren irabazlea.