Iñigo Arrizabalaga, ehiza txikia lehiaketaren garaile

Iñigo erdian, Mauro eta Oskar aldamenean dituelarik. /  N. ISASTI
Iñigo erdian, Mauro eta Oskar aldamenean dituelarik. / N. ISASTI

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Ehiza Txikiaren XXI. Txapelketa egin zen asteburuan. Larunbatean goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:00ak arte ospatu zen txapelketa honetan beste urte batzuetan baino lehiakide gutxiagok hartu zuten parte, baina ohi den bezala kiroltasunez eta lagun arteko giroan aritu ziren.

Azken bi urteetako dinamika apurtu egin zen, larunbatean Iñigo Arrizabalaga, Oskar Goikoetxearen aurretik sailkatu zelako eta horrela Iñigok sailkapeneko lehen postua lortu zuen. Oskar, azken bi urteetako garailea, bigarren izan zen. Bai Iñigok eta bai Oskarrek pieza berdinak ehiztatzea lortu zuten, bakoitzak launa, baina Iñigok denbora gutxiago behar izan zuenez txapelketaren garaile izatea lortu zuen.

Hirugarren postua Mauro Gonzalezentzat izan zen eta hau ere ez zen makal ibili, 3 pieza ehizta-tzea lortu bait zituen.

Aipatutako hiru ehiztari hauek orain zonaldeko txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute eta zonaldeko txapelketan lortzen duten emaitzarekin, Gipuzkoako txapelketan aritzeko aukera izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos