Ikastolak Euskararen Eguna ospatu zuen

Ikastetxe osoak hartu zuen parte atzoko saioan. /  A.Z.
Ikastetxe osoak hartu zuen parte atzoko saioan. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Atzo, astelehena, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko herriko ikastetxean ikasten eta lanean dabiltzan ikasle eta irakasle guztiak bat egin zuten kolorez beteriko ikuskizuna eskein- tzeko asmoz. Jaialdian, dantzak eta abestiak izan ziren nagusi eta ohi den bezala, Txokolok bertan hartu zuen parte, jendea animatzea baitu helburu. Guraso eta aitona/amona asko hurbildu ziren bertara eta guztion artean, jai giro polita sortu zuten. Bukaeran Arno Guraso elkarteko kideek gaztain erre goxoak banatu zituzten haur guztien artean.

 

Fotos

Vídeos