Idazketa tailerra antolatu da igande arratsalderako

Aurreko urteko saioa./
Aurreko urteko saioa.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Datorren igandean, azken bi urteotan bezala, euskarazko ipuinak idazteko tailerra antolatu da. Udaleko Kultura sailak antolatu du tailer hau hezigune komunitarioetako hezitzaileekin batera eta 'Zubigazte' izeneko zerbitzuan eskainiko da. Tailerrean, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute eta ikastolan banatuko dituzte tailerrean parte hartzeko izen orriak.

Tailer honen helburua, idazketaren zaletasuna bultzatzea da, izan ere Gabonetako ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera laster zabalduko da eta tailerra lagungarria izango dela uste da. Idazketa eta irakurketaren zaletasunak beherakadako bidea hartu du eta antolatzaileek, sorkuntza literario tailer hau ekintza bultzatzaile bat izatea espero dute.

Aurreko urtean 15 gaztetxok hartu zuten parte eta oso gustora azaldu ziren bertan ikasitakoarekin. Tailerrean landutakoak bere isla izan zuen ipuin lehiaketan, besteetan baino parte-hartzaile gehiagok hartu zutelako parte eta lanen kalitatea ere hobeagoa izan zelako.

Aurreko urteetan Peru Magdalena kazetariak dinamizatu zuen tailerra eta oraingo honetan Kiliklon izango da ardura hau hartu duen taldea.

Tailerra udal iburutegian burutuko da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte.

Euskaraldian izen-ematea

Euskaraldian parte hartu nahi eta oraindik izena ematekotan daudenek bihar izango dute aukera pare gabe bat helburu hori bete ahal izateko, izan ere frontoian mahai berezi bat jarriko da 18:30etik iluntzeko 20:00ak arte.

Ipuin kontaketa gaur

Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko liburutegian, Ines Bengoaren eskutik 'Zein koloretakoak diren ipuinak', ipuin kontaketa saioa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos