Secciones
Servicios
Destacamos
GORRITIBEREA
MUTRIKU.
Martes, 20 de agosto 2019, 00:26
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Joan zen ostiralean grabatu zituzten azkenik Mutriku herriari eskainitako 'Karabana' saioak. Arratsalde osoa hartu zuten langintza horretarako eta azkenik bi saio aterako omen dira; hurrengo astelehenean eta asteartean, gaueko 21:20etik aurrera ETB-1 katean eskainiko direnak. Sukaldaritza ardatz hartuta, hainbat herritar dira parte hartuko dutenak, baita Gure Ametsa dantza taldeko neska nagusienak ere, hauen dantza baten bitartez amaitu baizen Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalezek aurkeztutako bi saioak. Jende ugari batu zen moilako Zabaleran elkarrizketak, sukaldaritza saioa edo eta dantzak jarraitzeko. Bestalde aipatu, joan zen abuztuaren 10ean, Korrontzi taldearekin batera izan zuten arrakastaren ondotik, Gure Ametsa dantza taldeko neskek, abenduaren 23an, Bilbon, gauzatuko den jaialdi erraldoi batetan parte hartzeko gonbitea jaso dutela. Azkenik azpimarratu, gaur asteartea, gaueko 22:00etatik aurrera, Udako Zinea saioko hirugarren filma proiektatuko dela Zabiel plazan.
Erraz esan arren, nekez betetzen dira urteak, baina 102 betetzeak badu berebiziko garrantzia. Atzo bete zituen urte horiek Maria Luisa Uriarte farmazialariak, eta ohi bezala herritarrek gogoratu ziren berarekin zorionak opatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.