Borrar
Oier Lizardi eta Markel Andonegi 'Tobar' irabazleak. A.G.
Hondarribian jokatuko dute gaur Herriarteko zesta txapelketa

Hondarribian jokatuko dute gaur Herriarteko zesta txapelketa

Bihar, Berriatuan antolatzen duten Aldazabal Memorialeko finalak jokatuko dituzte pilotariek

ALBERTO GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 17 de mayo 2019, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zumaiarrei aurreko asteburuan kadeteetan eta jubeniletan irabazi ondoren, gaur arratsaldeko 18:30ean Hondarribian izango dira 'Danok Bat' pilota eskolako puntistak Herriarteko zita berri batean. Kadeteetan Eñaut Urreisti eta Alain Basterretxea arituko dira; jubeniletan Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal; eta nagusietan Aitor Andonegi eta Mikel Manzisidor. Partida guztiak 30 tantotara jokatuko dituzte.

Bihar larunbata, Berriatuan antolatzen duten 'Aldazabal Memorialeko' finalak jokatuko dira. Kadeteetan Eñaut Urreisti eta Markina-Xemeingo bat dira finalera sailkatuak, jubeniletan Aratz Mendizabal eta Zuhaitz Arrillaga, nagusietan ikusi egin beharko Jon Iparragirrek gaur finalerako txartelik lortzen duen, eta eliteko nagusietan Mikel Manzisidor Bermeoko Ormaetxea izango du oraingoan pareja.

Palaz

Herriartekoan baita, baina palaz, bihar goizeko 10:30ean Azkoitira joango dira Mutrikuarrak. Gogoratu aurreko asteburuan bi partida galdu eta beste bat irabazi zutela Miruaitzen, eta ikusi egin beharko bihar zer egiteko gai diren.

Azkenik, aipatu joan zen larunbatean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen 'Tobar' txapelketan, Oier Lizardi eta Markel Andonegik izan zirela txapeldun Gasteiztarrei 25 eta 18 emaitzarekin irabazi ondoren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios