Hiru trainerilla izango ditu Mutrikuk Gipuzkoako ligan

Errepidearen  mozketak asko baldintzatu badu ere, bi estropada jokatuko dira. /  A.G.
Errepidearen mozketak asko baldintzatu badu ere, bi estropada jokatuko dira. / A.G.

A.G. MUTRIKU.

Hurrengo maiatzaren 1ean ekingo dio Gipuzkoako Trainerillen Ligak Pasai San Juanen, eta nobedadea partaidetzan egongo da, izan ere gizonezko seniorretan arituko diren hamabost ontzien artean, Mutriku Arraun Taldeak bi ontzi izango bai ditu; Mutriku A eta Mutriku B, baina horrez gain nesken taldea ere ateratzekotan omen dira, gutxienik hiru bat estropadetan parte har dezaten eta horrenbestez girotzen joan daitezen. Aipatu bezala maiatzarren 1ean, San Juanen arituko dira; maiatzaren 4an, Baionan eta 5ean Getarian.

Bestalde eta egutegia zehazte aldera, Mutrikun aurten ospatuko diren traineruen bi estropadak egun hauetan jokatuko dira; ekainaren 1ean, Mutrikuko XX. Traineruen bandera jokatuko da eta uztailaren 6an, ARC mailako III. Yurrita Group bandera.