Herriko udalekuetan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago

Aurreko urteko San Fermin eguna ospatzen. /  A. Z.
Aurreko urteko San Fermin eguna ospatzen. / A. Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Dagoeneko abian da udal udalekuetan parte hartzeko izen-ematea. Aurten ere, Udalak uda garaiko udalekuak martxan jarriko ditu eta datorren apirilak 26ra arte izena emateko epea zabalik izango da.

Ikastolan informazio orriak banatu dira eta izena ematea nahi dutenek, bertan agertzen den fitxa bete beharko dute ordainketaren agiriarekin batera eta ondoren udaletxean aurkeztu. Hiru txanda desberdin aukeratu daiteke, bata ekainaren 24tik uztailaren 5era, beste bat uztailaren 8tik uztailaren 19 eta hirugarren bat, aurreko bi txandak elkartuta, hau da, ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte. Epe motzeko txandak 70 euro izango dira eta osoa, 120 euro. Famili ugarien kasuan, txanda berdineko kasuan hirugarren, umeari 25 euroko deskontua egingo zaio eta herrian erroldatuta ez dauden umeak, txanda motzarengatik 90 euro ordaindu beharko ditu eta osoarengatik, 180 euro.

Udaleku hauen helburua, jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiaz ongi pasatzeko aukera ematea da, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.

Urtero izaten du arrakasta handia eta asko dira izena ematen duten haurrak. Hala eta guztiz ere, 63 haur izango dira gehienez eta behin ordainketa eginda ez da dirurik itzuliko, izan ere ez dute epez kanpoko izen-ematerik onartuko.